Egoera horren aurrean, Larraulek Mankomunitateko batzorde exekutiboan duen ordezkariak uko egin dio batzorde exekutiboan jarraitzeari, ez dagoelako ados erabaki horren formarekin eta funtsarekin, «Mankomunitateak hartzen duen lehenengoa baita».
PSE-EE alderdiko Zizurkilgo, Amasa-Villabonako, Tolosako, Ibarrako, Berrobiko, Larraulgo eta Andoaingo alkate zein zinegotziek salatu dute EH Bilduk bere kabuz erabaki duela Tolosaldeko Mankomunitateko lehendakaria liberatzea. Mankomunitateko lehendakariak urtean 52.000 euro kobratuko dituela salatu du alderdiak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?