Adunako indusketara bisitan

Ataria 2023ko urriaren 7a

Argazkiak: Aranzadi Zientzia Elkartea

Gaur goizean, Tolosako Herrikide ikastetxeko ikasleak eta College Christian Bourquin de Millas, Repara y Memoria proiektua, Erasmus+ ekimenaren barruan, Adunan izan dira. Aranzadi Zientzia Elkarteak azalpenak eman dizkie bertan egiten ari diren indusketaren inguruan.

Alde batetik Joanes Karrerak Saseta Defentsa Sistemaren ezaugarri nagusiak esplikatu dizkie, eta bestetik, Karlos Almorzak Adunako hilerriko indusketaren ezaugarriak azaldu ditu: indusketa honetan noren bila dabiltzan eta orain arte aurkitutakoaren berri emanaz, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!