bideoklipa

'AIOIAI' kantua aurkeztu du Neomak taldeak

Ataria 2023ko irailaren 24a

Maria Lasa zizurkildarrak eta Garazi Otaegi asteasuarrak parte hartzen dute Neomak taldean. Lehen diskoa argitaratu ondoren, taldeak kaleratzen duen lehen kantua da honakoa.

LETRA:

Konpromiso ezaren ideala
Ez da beti erreala
Nork erakutsi dizu hala
Badala bai,
Orgasmoz azala
Asetzerik den bezala
Hitzez ere
Asetu behar genuen jada.

Zain dagoenaren damua
Ezjakintasuna amua
Etiketak ez du ordezten errespetua,
Sua
Nork hasi du jokua?
Noiz bilatuko dute zure hitzek
Behar duten lekua?

Egia zaintza denez
Zalantzan eta plazerean (bis)
Hitza da baldintza ai, oi , ai
Harreman batean.
Ez duzu lekurik
Nire bidean.

Besteek dioten guztiari
Egon zera beti hain adi
Ahaztuz gu ginen hori
Eta entzun ongi
Ardura zor baitzaio inoiz ohea
Epeldu dizunari.

Ai! Ze pena
A ze pena
Ez da bihurtu zitekeena
Ez zara niretzat onena
Ni neu naizelako aurrena
Pena, pena, pena...
Dena, dena, dena...
Pena dena da dena izan nahi eta isiltzen zenuela dena.

Egia zaintza denez
Zalantzan eta plazerean (bis)
Hitza da baldintza ai, oi , ai
Harreman batean.
Ez duzu lekurik
Nire bidean.

Ai! Ze pena
A ze pena
Ez da bihurtu zitekeena
Ez zara niretzat onena
Ni neu naizelako aurrena
Pena, pena, pena...
Dena, dena, dena...
Pena dena da dena izan nahi eta isiltzen zenuela dena.

Egia zaintza denez
Zalantzan eta plazerean (bis)
Hitza da baldintza ai, oi , ai
Harreman batean.
Ez duzu lekurik
Nire bidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!