Gaur, irailak 29, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko ira. 29a, 07:00

San Migel eguna ospatuko dute gaur Iruran, eta Aldaban gaur hasiko dira festak Tolosako Aldaba auzoan. Horrez gain, elkarretaratzeak, topaketak eta kultur ekitaldiak izango dira eskualdean.

Ostirala, irailak 29

 

 

Asteklima

Amasa-Villabona

Mekanika tailerra. Irailaren 29an, ostirala, ikastetxean. Bizikleten inguruko mekanika tailerra, Gurpilgunearen eskutik.


 

Asteklima

Asteasu

Bizikleta tailerra, irailak 29, goizez, ikastetxean.


09:00

Sanmielak

Irura

09:00. Diana txistulariekin. 11:00. Meza Nagusia. 12:00. Hamaiketako herrikoia Gazte Alaiak Elkartean eta San Migel Plazan. 17:30. Familientzako Aurkitu gabeko altxorra antzerki- ikuskizuna Zirika Zirkus taldearen eskutik San Migel Plazan. 18:30. Kalejira buruhandi eta erraldoiekin, Loatzo Musika Eskolako txistulari eta trikitilariek lagunduta. 20:00. Bertso saioa elizan: Uxue Alberdi, Iker Zubeldia, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze bertsolariekin eta Amaia Agirre gai-jartzailearekin. 22:30. Play Back jaialdia.Ondoren. zuzeneko musika emanaldiak, txosna eta karpan.


12:00

Antzerkia

Amarozko auzo etxea, Tolosa

'En transito, perdonen las molestias'. Esther Carrizo eta Araitz Bizkai aktoreekin Ramon Albisturren zuzendaritzarekin. Klown-antzerki ikuskizuna- Sarrera: 11 euro.


12:00

Elkarretaratzea

Asuncion klinika, Tolosa

'Zaintzen gaituenarantzat lan baldintza duinak' elkarretaratzea. Langileei laguntzeko elkarretaratzea Asuncion klinikan.


16:30

Odola ematea

Tolosa

Odola emateko aukera. Egunean bertan deitu behar da 943 00 78 84 telefono zenbakira hitzordua lotzeko.


17:00

Gazte Topagunea

Gazte Topagunea, Tolosa

Titirijai'23 kartela egiteko tailerra. 11-17 urte bitartekoei zuzenduta. Tolosa&Co-ren 100 euroko erosketa bonua irabazteko aukera.


17:30

Asteklima

Haur liburutegia, Tolosa

Eraldaketarako kontuak antzezlana. Irailaren 29an, ostirala, 17:30-18:15, haur liburutegian. Klima aldaketaren eta energiaren inguruan kontzientziazioa pizteko antzezlana. Itziar Saenz de Ojerren eskutik. Aurrez eman behar da izena liburutegian.


18:00

Ipuinaren ordua

Sebastian Insausti udal liburutegian, Amasa-Villabona

Ipuinaren oruda, Pello Añorgarekin. 2017 urtean jaiotako haurrentzat.


18:30

Topagune Sozialista

Tolosa

GKSren Topagune Sozialista. 18:30. Batzar informatiboa, Ezpala Gaztetxean. 19:00. Pintxopote girotua.


19:00

Biodibertsitategunea

Udaletxeko pleno aretoa, Tolosa

Liburu aurkezpena. 'La recivilización', Fernando Valladares.


19:00

Elkarretaratzea

Berastegi

Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea, plazan.


19:30

Elkarretaratzea

Anoeta

Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea.


19:30

Pintxopotea

Berastegi

Pintxopotea, herrian zehar.


20:00

San Migel Jaiak

Tolosa

20:00. Meza. Jarraian. Txupinazoa. 21:00. Herri afaria eta trikitilariak goizalderarte.


20:00

Elkarretaratzea

Plaza, Lizartza

Azken ostirala. Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea, plazan. 'Aitor, Jon etxera'.


20:30

III. Pello Errota Bertsolari Sariketa

Ostatua, Ikaztegieta

2. kanporaketa. Bertso-afaria. Bertsolariak: Jexux Mari Irazu, Maialen Akizu, Maddi Ane Txoperena, Eñaut Martikorena, June Aiestaran eta Eki Mateorena. Gai-jartzailea: Imanol Artola, felix.


22:00

Kontzertua

Bonberenea, Tolosa

Los jaguares de la Bahia (Cadiz) taldearen kontzertua. 10 euro.

 

17:00

20:00

Biblioporrak

Tolosako haur liburutegia, Tolosa

Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte. 

 

 

Erakusketa. 'Mugarik gabe zizelkatzen'

Aranburu jauregia, Tolosa

'Mugarik gabe zizelkatzen. Grenzeloos Beeldhouuwen'. 50 eskultore herbeheretar eta euskaldun baino gehiago.

 

 

Kartel erakusketa

3 taberna, Tolosa

'Laborde Labayen - Garai bateko paperezko isladak' erakusketa. Laborde Labayen, arte grafikoen lantegia, Tolosan 1904tik 1974ra martxan egon zen. Bertan egindako lanak XX. mendeko historiaren testigantza dira. Desagertu aurretik Vicente Ameztoik zakarrontziko bidea hartuko luketen kartel sorta bat salbatu zuen. Horietako 25 erakusketa honetan ikusteko aukera dago, 20. eta 40. hamarkaden artekoak, urte haiek bezala argiak batzuk, ilunak besteak.

 

 

Erakusketa. 'John Blundall, txotxongilo maisua'

Topic, Tolosa

'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.


 

Erakusketa. 'Britania Handiko txotxongiloa'

Tolosa

'Britania Handiko txotxongiloa' erakusketa Anbigu aretoan.

 

 

Gazte Topagunea

Gazte Topagunea, Tolosa

Pultsera tailerra.

 

 

Stock Azoka

Amasa-Villabona

Stock azoka. Udarako beherapenen azken txanpa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!