Eneko Maiz eta Joxi Lopetegi, Europako txapeldunak

Ataria 2023ko irailaren 25a

Trinketeko Europako Txapelketak jokatu dira asteburuan, eta Maizek eskuz banaka irabazi du eta Lopetegik xarean.

Final gogorra jokatu zuen Eneko Maiz Behar Zana elkarteko pilotari billabonatarrak Frantziako selekzioko Orathegaray ordezkariaren aurka. Lehen setean 6-15 galdu zuen Maizek, bigarrengoan buelta eman zion neurketari, 15-3 irabaziz, eta hirugarren eta azken setean 10-6 irabazi zuen.

Joxi Lopetegi irurarrak Sebas Moncadarekin batera jokatu zuen. Behar Zanako pilotariek Frantziako selekzioko Perugorria eta Larisson bikoaren aurka jokatu zuten eta 15-9 eta 15-13 irabazi zioten.

Bestalde, Behar Zanako Miriam Arrillaga pilotariak Espainiako Txapelketa irabazi du banaka frontballean. Cristina Saenzi 10-5 eta 10-5 irabazi zion.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!