Gaur, irailak 22, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko ira. 22a, 06:59

Gaur hasiko dira Irurako San Migel festak eta III. Pello Errota Bertsolari Sariketa. Bizibira ere egingo dute Asteklimaren barruan. Horrez gain, omenaldiak, elkarretaratzeak eta erakusketak izango dira Tolosaldean.

Ostirala, irailak 22

 

 

Asteklima

Berastegi

Mekanika tailerra. Irailaren 22an, ostirala, goizez, ikastetxean. Bizikleten inguruko mekanika tailerra, Gurpilgunearen eskutik.


10:00

Azken Muga 2023

Zarate, Tolosa

10:00. Murala umeekin.


12:00

Mobilizazioa

Herriko plaza, Aduna

'Prekaritatea helitzailea. Lan istripu gehiagorik ez!' mobilizazioa. Lab, Esk, Steilas, Ehne eta Hiruk deituta. Adunan izandako lan istripua salatzeko.


16:45

Asteklima

Ibarra

Bizibira. Irailaren 22an, ostirala, 16:45-18:00. Ibarrako San Bartolome plazatik hasita, Tolosa zeharkatu eta Zumardiaundian amaituko da. Ibarrako eta Tolosako udalek antolatuta, bi herrietako ikastetxeak lotuko dituen bizikleta bira egingo da azken urteotako ohiturari jarraiki, Intujai taldeak dinamizatuta, ikastetxeetara joateko eredu jasangarriagoak daudela frogatzeko asmoz. Ondoren, festa: bizikleta akrobaziak, zirku eta ponpa tailerrak eta otordua.


18:00

Hitzaldia

Ikaztegieta

Komunitate energetikoen inguruko tailerra. Aldundiak komunitate energetikoak zer diren eta nola funtzionatzen duten azalduko du. Izena emateko: argitu@gipuzkoa.eus  edo 605 75 76 87 (astelehenetik ostiralera, 09:00-15:00).


18:30

Sanmielak

Irura

18:30. Agurra, txupinazoa eta herensugearen jaitsiera. Ondoren. Kalejira buruhandiekin, erraldoiekin eta Loatzo musika eskolako musikariekin. 19:00. III. Gazteak Xare Irekia eta V. San Migel Xare irekia Irurako Udala Sari Nagusia torneoen finalerdiak trinketean. 21:00. Barrikotea San Migel plazan.  Ondoren. Iratzar taldearen emanaldia plazan.


18:30

Elkarretaratzea

Plaza, Ibarra

'Euskal Herriak aurrera!. Aitor eta Galder aske' elkarretaratzea, Ibarrako Ernaik deituta.


19:30

XXXII. Kultur Astea

Eskola, Bidania-Goiatz

'Kanpora sartzen' antzezlana eskolan. 2013ko martxoaren 11n Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lanak birusarekin izandako elkarbizitza eta azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan? 'Kanpora sartzen' sentimendu gordinen eta umorearen arteko oreka bilatzen duen lehen pertsonan idatzitako istorioa da.


20:00

Omenaldia

Herriko plaza, Lizartza

Xubane Uribarrena omenaldia.


20:30

III. Pello Errota Bertsolari Sariketa

Gaztegunea, Berrobi

1. kanporaketa. Bertso afaria. Bertsolariak: Eli Pagola, Sarai Robles, Iñaki Gurrutxaga, Haira Aizpurua, Unai Mendizabal eta Beñat Zeberio. Gai-jartzailea: Joanes Zubia.

 

17:00

20:00

Biblioporrak

Tolosako haur liburutegia, Tolosa

Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte. 

 

 

Erakusketa. 'Mugarik gabe zizelkatzen'

Aranburu jauregia, Tolosa

'Mugarik gabe zizelkatzen. Grenzeloos Beeldhouuwen'. 50 eskultore herbeheretar eta euskaldun baino gehiago.

 

 

Kartel erakusketa

3 taberna, Tolosa

'Laborde Labayen - Garai bateko paperezko isladak' erakusketa. Laborde Labayen, arte grafikoen lantegia, Tolosan 1904tik 1974ra martxan egon zen. Bertan egindako lanak XX. mendeko historiaren testigantza dira. Desagertu aurretik Vicente Ameztoik zakarrontziko bidea hartuko luketen kartel sorta bat salbatu zuen. Horietako 25 erakusketa honetan ikusteko aukera dago, 20. eta 40. hamarkaden artekoak, urte haiek bezala argiak batzuk, ilunak besteak.


11:00

20:00

Erakusketa. 'Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa'

Kultur etxea, Ibarra

Marce Tenak zuzenduriko 'Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa' tailerreko lanen XI. erakusketa. Ordutegia. Goizez 11:00-13:00 (astelehena izan ezik) eta arratsaldez 16:00-20:00. Erakusketa 5 urtetik gorako haurren lanekin osatua dago.

 

08:40

09:00

Asteklima

Altzo

Denok elkarrekin eskolara. Irailaren 18tik 22ra, Altzoko erdigunean. Mugikortasun jasangarria abiapuntu izanda, goizeko 8:40etan plazatik abiatuko gara eskolarantz parte hartzera animatzen diren guztiekin (irakasle, guraso eta ikasleek), bizikletan, patinetean edota oinez.

 

 

Erakusketa. 'John Blundall, txotxongilo maisua'

Topic, Tolosa

'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.


 

Erakusketa. 'Britania Handiko txotxongiloa'

Tolosa

'Britania Handiko txotxongiloa' erakusketa Anbigu aretoan.


 

Gazte Topagunea

Gazte Topagunea, Tolosa

Wii pantaila handian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!