BABESTUTAKO EDUKIA

Mende erdia ikasleak hizkuntzetan trebatzen

Ataria 2023ko ira. 21a, 10:00

Tolosako Kondeaneko Aldapako egoitzan 22 ikasgela dituzte.

Elduaien Hizkuntza Eskolak Gipuzkoan 11 akademia ditu, horietako lau Tolosaldean, hiru Tolosan eta bat Villabonan; arreta pertsonalizatua bermatzen dute.

Berrogeita hamar urte betetzen ditu aurten Elduaien Hizkuntza Eskolak. Tolosan sortu zuten 1973. urtean, eta orduz geroztik, pixkana zabaldu du bere eskaintza, egoitzak eta ikasi daitezkeen hizkuntza eta ziurtagirien sorta handituz.


Gaur egun 11 akademia ditu Gipuzkoan; hiruna Tolosan eta Donostian, eta bana Villabonan, Lasarten, Irunen, Beasainen eta Andoainen.

ELDUAIENEN IBILBIDEA

Hizkuntza eskolak zehazki, 1970. urtean hasi zuen ibilbidea, gaur egun zuzendaria den Joxe Mari Elduaienen eskutik. «Garai hartan, bera izan zen etorkizunean hizkuntzak jakiteak izango zuen garrantziaz jabetu zen lehenengoetakoa eta handik aurrera, bere asmo nagusia bihurtu zen hizkuntza hezkuntza ahalik eta jende gehienaren eskura jartzea», esan dute eskolako arduradunek.

Lehen eskolak bere etxean ematen zituen eta 1986. urtean ireki zuen Tolosako Nafarroa Etorbideko akademia. Ordutik ikasle kopuruak etengabe egin du gora eta akademiak irekitzen joan dira, beharren arabera.

Ikasturte berria hasi dute jada eta horren zabalduta dauden ingeles, aleman edo frantses eskolak eskaintzen dituzte. Baina ez bakarrik; lan kontuak direla eta edota interesa pizten duelako geroz eta gehiago dira txinera, korearra edo japoniera ikasi nahi dutenak, eta horiek ikasi daitezke Elduaienen. Gaztelania eta euskara ikasteko aukera ere eskaintzen dute.

CAMBRIDGE PARTNERSHIP

Ingelesa da jaun eta jabe, oraindik ere, eta hori dela eta Cambridge Partnership egitasmoa abiatu du Elduainek Cambridge University Press & Assessment erakundearekin batera. Hain justu, ingelesezko ziurtagiri nagusiak ematen dituen erakundea da eta horrela lortzen dute Cambridgeko azterketa ofizialeko maila guztietako azterketak egitea. Ez dira dituzten azterketa ofizial bakarrak, baina horiek dira nagusiak.

Proiektu horri lotuta egoteak ikasleei hizkuntzan gehiago murgiltzeko eta hobeto ikasteko aukera ematen die eta Elduainenen berrikuntzaren etengabeko formakuntzaren alde egiten duten apustuaren erakusle da. Izan ere, partnership-ari lotuta daudenez metodologia egokitu behar dute, beti ere, hobetzeko eta ikasleak trebatzeko egindako apustuaren barruan. «Lehendik dugun zerbitzua osoago izatea ahalbidetzen du». Eta horrek bermatzen die ikasleei hain justu, ziurtagiri ofizialak eskuratzea.

ESKOLAK IKASTETXEETAN EDO ENPRESETAN

Elduaienek dituen 11 akademiei esker ikasleek gertu sentitzen dute eskola, baina bertako irakasleak ikasleengana ere gerturatzen dira.

Eskola batzuekin dituzten hitzarmenei esker eskoletara joaten dira edota enpresa batzuetara eskolak eskaintzera, eta itzulpen zerbitzua dute, era berean. Elduaien Hizkuntza Eskolak profesional kualifikatuak ditu eta horrek bermatzen die ikasleen beharrei erantzuteko aukera izatea. Horretarako Elduaienek bere irakasleei etengabeko prestakuntza eskaintzen die aldiro antolatzen dituen formakuntza jardueren bitartez.

 

ESKAINTZA
  • Hizkuntzak. Ingelesa, italiera, alemana, frantsesa, portugesa, txinera, euskara eta gaztelania.
  • Beste batzuk. Arabiera, errusiera, japoniera, nederlandera, koreera, bulgariera, daniera, eslovakiera, finlandiera, grekoa, hungariera, kroaziera, norvegiera, poloniera, suediera edo turkiera.
  • Bestelako zerbitzuak. Hizkuntza aholkularitza eta itzulpena zein interpretazioa, eta enpresa zein eskoletan klaseak emateko aukera.
  • Ziurtagiri ofizialak.
  • Eskualdeko akademiak.
    - Tolosa: Kondeaneko Aldapa, 30 (666 58 40 18), Martin Jose Iraola 8, 3-ezkerra (943 67 00 52) eta Nafarroa etorbidea 12 (666 58 40 18).
    - Villabona: Kale Berria, 14, behea (666 55 82 40).
  • Informazio gehiago. Elduaien.com.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!