Eskualdeko hiru alkate Eudelen Gipuzkoako Lurralde Batzordeko ordezkari izango dira

Ataria 2023ko irailaren 20a

Tolosako Andu Martinez de Rituertok, Orexako Gurutze Etxezabalek eta Alkizako Iñaki Irazabalbeitiak, Gipuzkoako beste sei ordezkari politikorekin batera osatuko dute batzordea.

Atzo goizean Eudelen (Euskadiko Udalen Elkartea) Batzar Orokorra egin zuten Donostiako Tabakaleran. Bertan, datozen lau urteetarako ordezkariak hautatu zituzten, besteak beste, 2023-2027 agintaldiko Gipuzkoako Lurralde Batzordeko kideak. Eskualdeko hiru alkate izango dira batzordean: Tolosako Andu Martinez de Rituerto, Orexako Gurutze Etxezabal eta Alkizako Iñaki Irazabalbeitia. Gipuzkoako beste sei ordezkari politikorekin batera osatuko dute taldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!