Pandero ikastaroa antolatu du Loatzo Musika Eskolak

Ataria 2023ko irailaren 19a

9 urtetik gorakoentzat izango da, eta urriaren 5ean hasi eta martxoaren 21ean amaituko da. Izen ematea, berriz, irailaren 25etik urriaren 2ra bitarte egongo da zabalik.

Loatzo Musika Eskolak abian jarri berri du 2023-2024 ikasturtea. Hala ere, bertako ikastaroetan izena emateko aukera dago oraindik, irailaren 29ra bitarte. Hiru modutara egin daiteke: 943 692 619 telefono zenbakira deituz edo loatzo@loatzo.eus helbide elektronikora mezua idatziz.

Ikastaro horietako bat panderoarena izango da aurten, 9 urtetik gorakoentzat. Kasu honetan, irailaren 25etik urriaren 2ra bitarte egongo da zabalik izen emate epea, eta prezioa 120 euro izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!