Eskualdeko hamabi herritan egingo dute nekazaritza-makineriaren ikuskapen teknikoa

Ataria 2023ko irailaren 18a

Herri horietan ikuskapen unitate mugikorra egongo da eta bertako zein inguruko herrietako baserritarrei gertuen duten puntura jotzea gomendatzen diete.

Txanda aurrez eskatzea beharrezkoa da. Horretarako, 943 626 300 telefono zenbakira deitu, eta ondoren, 1 zenbakia markatu behar da. Ordainketa azterketa egunean bertan egin beharko da, esku dirutan.

Egutegia:

  • Urriak 5, osteguna: Tolosa
  • Urriak 6, ostirala: Albiztur
  • Urriak 13, ostirala: Asteasu
  • Urriak 18, asteazkena: Amezketa
  • Urriak 19, osteguna: Alegia
  • Urriak 20, ostirala: Anoeta
  • Urriak 25, asteazkena: Zizurkil
  • Urriak 26, osteguna: Lizartza eta Orexa
  • Urriak 27, ostirala: Bidania-Goiatz
  • Azaroak 9, osteguna: Berastegi
  • Azaroak 21, asteartea: Berastegi
  • Azaroak 22, asteazkena: Belauntza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!