Elur Arteaga hirugarren izan da Espainiako Kopako lehen proban

Ataria 2023ko irailaren 18a

Elur Arteaga Getafeko probako une batean. Javi Pec / Fedme

Eskalatzaile tolosarra 18 urtez azpikoetan igo da podiumera. 14 urtez azpikoetan, Eñaut Uson ibartarra seigarren izan zen, eta 16 urtez azpikoetan, Udane Mujika elduaindarra zazpigarren.

Kirol eskaladako Espainiako Kopako lehen proba jokatu zen irailaren 9an eta 10ean Getafen (Madril), zailtasuneko modalitatean, eta hainbat euskal eskalatzaile lehiatu ziren bertan. Proba Indoorwall rokodromoan jokatu zen, Espainiako Federazioak (FEDME), B3Sportainment enpresak eta Indoorwall rokodromoak berak antolatuta. Guztira, 218 partaide izan ziren Getafen, 172 gazteen mailan (14, 16 eta 18 urtez azpikoetan) eta 46 maila absolutuan (17 neska eta 29 mutil).

Euskal ordezkariak ere ugari izan ziren Getafen, eta haietako hainbat finaletan sartu ziren, baina emaitzak, oro har, apalak izan ziren. Nabarmentzekoa Elur Arteagak 18 urtez azpikoetan lortutako hirugarren postua. Tolosarra nabarmen ari da gora egiten, eta lehiaketan ere erakusten ari da maila hori.

Gazteen artean, 14 urtez azpikoetan, Eñaut Uson ibartarra seigarren izan zen, eta 16 urtez azpikoetan, Udane Mujika elduaindarra zazpigarren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!