Nekazal makineriaren ikuskapen teknikoa egiteko aukera

Ataria 2023ko irailaren 14a

Tolosaldeko hainbat herritan jarriko dute ikuskapen unitate mugikorra, urrian eta azaroan.

Nekazal makineriaren ikuskapen teknikoa (ITV) egiteko aukera izango da urrian eta azaroan Tolosaldeko hainbat herritan. Hain justu, Albiztur, Alegia, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Belauntza, Berastegi, Bidania-Goiatz, Lizartza/Orexa, Tolosa eta Zizurkilen jarriko dute ikuskapena egiteko unitate mugikorra.

Tolosaldea Garatzenek gertuen duten puntura jotzea gomendatu die eskualdeko baserritarrei. Horretarako, txanda aurrez eskatzea beharrezkoa izango da, 943 62 63 00 zenbakira deituz, eta 1 zenbakia markatuz. Ordainketa ikuskapenaren egunean bertan egingo da, eskudirutan ordainduta.

Ikuskapenen data eta herria:

  • Urriak 5: Tolosa.
  • Urriak 6: Albiztur.
  • Urriak 13: Asteasu.
  • Urriak 18: Amezketa.
  • Urriak 19: Alegia.
  • Urriak 20: Anoeta.
  • Urriak 25: Zizurkil.
  • Urriak 26: Lizartza/Orexa.
  • Urriak 27: Bidania-Goiatz.
  • Azaroak 9: Berastegi.
  • Azaroak 21: Berastegi.
  • Azaroak 22: Belauntza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!