Kontalaritza Sorkuntza Sariak banatu dituzte

Ataria 2023ko irailaren 14a

May Gorostiaga, Dorleta Kortazar, Joxe Aldasoro eta Bea Larrañaga.

Heldu da kontua helduentzako euskal kontalarien zirkuituak Dorleta Kortazar Alkoz eta Joxe Aldasoro Jauregi saritu ditu.

Heldu da kontua zirkuituak II. Helduentzako Kontalaritza Sorkuntza Sariak banatu berri ditu. Dorleta Kortazar Alkoz saritu dute Ispiluak lanarengatik eta Joxe Aldasoro Jauregi Mingots eta langarratik lanarengatik.  Itziar Rekaldek, Joxemari Karrerek, Iñaki Carreterok, Maider Galarzak, Ane Gebarak eta May Gorostiagak osatu dute epaimahaia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!