Gaur, irailak 15, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko ira. 15a, 07:00

Tolosako Garagardo Festaren bigarren eguna izango da eta gaur hasiko dira Alegiako Kalebeherako festak; gainera, gaur inauguratuko dute Gazteluko herri kirol museoa.

Ostirala, irailak 15

 

17:00

Kalebeherako festak

Alegia

17:00. Kalejira barriotik; erraldoi, buruhandi eta Giroarte dultzaina taldearekin. 18:30. Helduen eskuzko pilotako binakako finala Venegas-Irazustabarrena / Zubeldia-Agirrezabala. 20:30. Tortilla lehiaketa. 23:00. Arrixku taldearen kontzertua. Ondoren. DJ Naza.


17:30

Inaugurazioa

Gaztelu

17:30. Herri Kirol Museoaren inaugurazioa. 'Lehena eta oraina uztartuz'.. Kirolari beterano nahiz gazteen aurkezpena, Ostatuko Atarian. Jaialdiaren hasiera kalejiraz eta musikaz alaituta. Segalari gaztetxo erakustaldia, Ostatu gaineko belardian. Balenka, aizkora, koxkola, ingudea, trontza eta korrika. 19:30. Luncha, ostatuan.  


18:00

Tolosako Garagardo Festa

Zerkausia, Tolosa

18:00-01:00. Tolosako Garagardo Festa. 19:00-21:00 eta 23:00-00:00. DJ Jotatxo.


20:30

Bertso afaria

Berastegi

Aitor Mendiluze eta Unai Agirrerekin.

 

17:00

20:00

Biblioporrak

Tolosako haur liburutegia, Tolosa

Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte. 

 

 

Erakusketa. 'Txotxongilo iberiarra'

Topic. Anbigu aretoa, Tolosa

Tolosako txotxongilo museoari oso modu berezian lotuta egon diren eta dauden konpainien kartel eta txotxongiloez osatutako bilduma bat da. Besteak beste, Titiriteros de Binéfar, La Fanfarra, Jordi Bertran, La Tía Norica, Txotxongillo taldea, Búho Maravillas, Retablo de figurillas, Anita Maravillas, Bihar Txotxongilo Antzerkia, L`Estaquirot, Teatro de Marionetas de Oporto eta Bonecos de Santo Aleixo konpainien lanak ikusgai izango dira.

 

 

Erakusketa. 'Mugarik gabe zizelkatzen'

Aranburu jauregia, Tolosa

'Mugarik gabe zizelkatzen. Grenzeloos Beeldhouuwen'. 50 eskultore herbeheretar eta euskaldun baino gehiago.

 

 

Kartel erakusketa

3 taberna, Tolosa

Laborde Labayen 'Garai bateko paperezko isladak' kartel erakusketa.


11:00

20:00

Erakusketa. 'Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa'

Kultur etxea, Ibarra

Marce Tenak zuzenduriko 'Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa' tailerreko lanen XI. erakusketa. Ordutegia. Goizez 11:00-13:00 (astelehena izan ezik) eta arratsaldez 16:00-20:00. Erakusketa 5 urtetik gorako haurren lanekin osatua dago.

 

 

Gazte Topagunea

Gazte Topagunea, Tolosa

Beldurraren etxea antolatzeko bilera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!