Jakinduria areagotzeko aukera Elduainen, Lizartzan eta Berastegin

Ataria 2023ko irailaren 14a

Ikasturte honetarako kultur tailerretako eskaintzan izena emateko epea ireki dute Ibarraldeko hiru herrietan.

Berastegi, Lizartza eta Elduaingo udalek ikastaro eskaintza zabala prestatu dute ikasturte honetarako.

Berastegin euskal dantzak, bertsolaritza, joskintza, trikitia eta panderoa, txistua, pianoa, gitarra, musika hizkuntza, mantenu gimnasia, pilates, gimnasia abdominal hipopresiboak, helduei zuzendutako yoga, euskara eta ingelesa ikasteko aukera egongo da. DBH 1etik aurrerako gazte zein helduek eman dezakete izena. Irailaren 17a da izena emateko azken eguna eta izen emate orria bete eta udaletxera eramanda egin daiteke.

Elduainen yoga, 5 eta 14 urte artekoei zuzendutako ingeles eskola eta gitarra zein ukelelea jotzeko ikastaroak antolatu dituzte. Irailaren 15a baino lehen eman behar da izena udaletxean bertan. Gutxienez 5 pertsonek eman behar dute izena.

Lizartzan Forman jarri zaitez ikastaroa, yoga, gimnasia, ariketa fisikoa, pilates, joskintza eta hipopresiboak egin ahal izango dira. Izena emateko azken eguna irailaren 15a izango da eta lizartza@lizartza.eus helbidea, 673 905 685 zenbakian whatsapp mezua bidalita edo udaletxera joanda egin daiteke. Gutxienez 8 kideko taldea osatu behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!