Isastegi eta Zabala sagardotegiak saritu dituzte Nordic International Cider Awards lehiaketan

Ataria 2023ko irailaren 13a

Sagardo natural onenaren kategorian saritu dituzte eskualdeko bi ekoizleen sagardoek Rigan (Estonia). Tolosako Isastegiren D.O. Premium sagardoak urrezko domina lortu du, eta Adunako Zabalaren R-80 sagardoak, berriz, zilarrezkoa.

Joan zen asteazkenean ospatu zen lehiaketa, eta Gipuzkoako hainbat ekoizle saritu zituzten. Nazioartean ospatzen diren sagardo lehiaketak geroz eta ugariagoak dira. Horri esker, Euskal Herri osoko ekoizleek aukera dute lehiaketa hauetan parte hartzeko eta, ondorioz, baita haien produktua ezagutzera emateko ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!