Gaur, irailak 13, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko irailaren 13a

Biblioporrak txokoa zabalik izango da haur eta gaztetxoentzat, eta Topic-en nahiz Aranburu jauregian erakusketa bana bisitatzeko aukera egongo da.

Asteazkena, irailak 13

 

17:00

20:00

Biblioporrak

Tolosako haur liburutegia, Tolosa

Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte. 

Biblioporrak
 

 

Erakusketa. 'Txotxongilo iberiarra'

Topic. Anbigu aretoa, Tolosa

Tolosako txotxongilo museoari oso modu berezian lotuta egon diren eta dauden konpainien kartel eta txotxongiloez osatutako bilduma bat da. Besteak beste, Titiriteros de Binéfar, La Fanfarra, Jordi Bertran, La Tía Norica, Txotxongillo taldea, Búho Maravillas, Retablo de figurillas, Anita Maravillas, Bihar Txotxongilo Antzerkia, L`Estaquirot, Teatro de Marionetas de Oporto eta Bonecos de Santo Aleixo konpainien lanak ikusgai izango dira.

Erakusketa. 'Txotxongilo iberiarra'
 

 

Erakusketa. 'Mugarik gabe zizelkatzen'

Aranburu jauregia, Tolosa

'Mugarik gabe zizelkatzen. Grenzeloos Beeldhouuwen'. 50 eskultore herbeheretar eta euskaldun baino gehiago.

Erakusketa. 'Mugarik gabe zizelkatzen'

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!