Irene Iturria garaile, X. Axari Trail mendi lasterketan

Ataria 2023ko irailaren 12a

Argazkia: Goierriko Hitza.

Alpino Uzturre taldeko korrikalari bidaniarrak ordubete, 34 minutu eta 48 segundo behar izan zituen ibilbide laburra burutzeko. Gizonezkoetan, Oier Zubeldia amezketarra bigarren izan zen, eta ibilbide luzeko lasterketan, Soronea-Ammma taldeko Oihana Zubillaga anoetarra hirugarren izan zen.

Igandean jokatu zen Idiazabalen X. Axari Trail Mikel Garmendiaren oroimenezkoa mendi lasterketa. 140 parte hartzaile inguru izan ziren ibilbide luzean (25,4 kilometro); ibilbide laburrean (16,4 kilometro), berriz, 230 korrikalari.

Eskualdeko korrikalariak podiumean izan ziren. Ibilbide laburrean, Alpino Uzturre taldeko Irene Iturria bidaniarra izan zen azkarrena emakumezkoetan. 1.34.48ko denbora egin zuen. Gizonezkoetan, Oier Zubeldia amezketarra bigarren helmugaratu zen (1.16.00), irabazlearengandik lau minutu pasatxora. Luzean, berriz, emakumezkoetan, Soronea-Ammma taldeko Oihana Zubillaga anoetarra hirugarren izan zen (2.51.42).

Goierri Kopako sailkapen orokorra ere erabakita geratu zen igandeko lasterketaren ondoren. Sprint modalitatean, gizonezkoetan, Mikel Gabirondo irurarra bigarren izan da.

Sailkapenak:

Axari Trail

  • Emakumezkoak:
  1. Laida Elizegi 
  2. Irati Larrañaga 
  3. Oihana Zubillaga (Anoeta)
  • Gizonezkoak:
  1. Walther Becerra 
  2. Ander Amonarriz 
  3. Josu Urrestarazu

Axari Trail Txiki

  • Emakumezkoak:
  1. Irene Iturria Alzate (Bidania-Goiatz)
  2. Ainhoa Intxausti
  3. Maider Unanue
  • Gizonezkoak:
  1. Anartz Artola
  2. Oier Zubeldia
  3. Unai Mintegi

Goierri Kopa

  • Emakumezkoak:
  1. Maria Ezpeleta (Beasain)
  2. Edurne Arakistain (Legorreta)
  3. Irantzu Txintxetru (Gasteiz)
  • Gizonezkoak:
  1. Aitor Dionisio (Zumarraga)
  2. Koldo Galarreta (Beasain)
  3. Sergio Serrano (Idiazabal)

Goierriko Sprint Kopa

  • Emakumezkoak:
  1. Maider Unanue (Lazkao)
  2. Ainhoa Intxausti (Segura)
  3. Miren Bastida (Azpeitia)
  • Gizonezkoak:
  1. Beñat Ibañez (Zumarraga)
  2. Mikel Gabirondo (Irura)
  3. Iker Zabala (Beasain)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!