Gaur, irailak 12, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko ira. 12a, 06:59

Goizean, Biblioporrak txokoa zabalik egongo da haurrentzat, Tolosako Udal Liburutegian; arratsaldean, berriz, hitzaldi bat egino dute reikiari buruz, Amezketako San Martingo etxolan;

Asteartea, irailak 12

 

19:00

Hitzaldia

San Martingo etxola, Amezketa

Hitzaldi-tertulia. Zer da reikia? Haritz Saez de Nanclares Zabala amezketarrak Reikiaren nondik norakoak azalduko ditu.

 

10:00

13:30

Biblioporrak

Tolosako haur liburutegia, Tolosa

Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte. 

 

 

Erakusketa. 'Txotxongilo iberiarra'

Topic. Anbigu aretoa, Tolosa

Tolosako txotxongilo museoari oso modu berezian lotuta egon diren eta dauden konpainien kartel eta txotxongiloez osatutako bilduma bat da. Besteak beste, Titiriteros de Binéfar, La Fanfarra, Jordi Bertran, La Tía Norica, Txotxongillo taldea, Búho Maravillas, Retablo de figurillas, Anita Maravillas, Bihar Txotxongilo Antzerkia, L`Estaquirot, Teatro de Marionetas de Oporto eta Bonecos de Santo Aleixo konpainien lanak ikusgai izango dira.

 

 

Erakusketa. 'Mugarik gabe zizelkatzen'

Aranburu jauregia, Tolosa

'Mugarik gabe zizelkatzen. Grenzeloos Beeldhouuwen'. 50 eskultore herbeheretar eta euskaldun baino gehiago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!