Gaur, irailak 11, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko irailaren 11

Eguerdian, ikasturte berriko lehen mobilizazioa egingo dute eskualdeko pentsiodunek. Bestalde, Alegiako Kaleberako esku pilota txapelketan izena emateko aukera izango da arratsaldean.

Astelehena, irailak 11

 

 

Ate irekiak

Zizurkil

Gaztelekuaren ate irekiak.


12:00

Manifestazioa

Udaletxearen aurrean, Tolosa

Tolosaldeko jubilatu eta pentsiodunen elkarretaratze eta manifestazioa udako etenaren ondoren. Dei berezia egin diete emakumeei ekintzetan parte hartzeko, izan ere, haiek baitira kaltetuenak.


16:00

Izena ematea

Kaleberako Erbeta frontoia, Alegia

Kaleberako esku pilota txapelketa. 6-14 arteko neska-mutilentzat.

 

10:00

13:30

Biblioporrak

Tolosako haur liburutegia, Tolosa

Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte. 

 

 

Erakusketa. 'Txotxongilo iberiarra'

Topic. Anbigu aretoa, Tolosa

Tolosako txotxongilo museoari oso modu berezian lotuta egon diren eta dauden konpainien kartel eta txotxongiloez osatutako bilduma bat da. Besteak beste, Titiriteros de Binéfar, La Fanfarra, Jordi Bertran, La Tía Norica, Txotxongillo taldea, Búho Maravillas, Retablo de figurillas, Anita Maravillas, Bihar Txotxongilo Antzerkia, L`Estaquirot, Teatro de Marionetas de Oporto eta Bonecos de Santo Aleixo konpainien lanak ikusgai izango dira.

 

 

Erakusketa. 'Mugarik gabe zizelkatzen'

Aranburu jauregia, Tolosa

'Mugarik gabe zizelkatzen. Grenzeloos Beeldhouuwen'. 50 eskultore herbeheretar eta euskaldun baino gehiago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!