Irabi Azpi eta Montes baserriek aipamen berezia jaso dute Ordizian

Ataria 2023ko irailaren 7a

Argazkiak: Goierriko Hitza

Asteroko azokako baserritarren postu hoberenaren aipamenak ematen dituzte urtero Ordiziako Euskal Jaiaren barruan.

Asteazkeneroko ferian biltzen diren ekoizleei aitortza egin ohi die Ordiziako Udalak aipamen bereziak eginez. Baliarraingo Irabi Azpi baserriko Edurne Jauregik eta Ibarrako Montes baserriko Patxi Izagirrek jaso zituzten aipamenak atzo, Gabiriako Bekoetxe baserriko Anttoni Murgiondo eta Zeraingo Mendarte baserriko Iñaki Intxaustirekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!