Nahia Garrido bosgarren izan da Munduko Junior Txapelketan

Ataria 2023ko irailaren 6a

Tolosaldea IKTko Nahia Garrido igerilaria bosgarren izan da Munduko Junior Txapelketan. Bizkar estiloko 200 metroko proban parte hartu du, eta finalean bosgarren iritsi da, 2.12,50ko denbora eginez eta Euskadiko errekor absolutua ezarriz 50 metroko igerilekuan.

Israelen jokatzen ari da txapelketa eta Garridok hiru probetan parte hartuko du. Gaurkoa, 200 metro bizkar estiloan, bere proba esanguratsuena zen, parte hartzaileen arteko zortzigarren marka onena baitzuen. Tolosaldea IKTko igerilariak goizean parte hartu du sailkapen probetan eta bosgarren denbora onena lortu du, 2.13,89 eginez. Arratsaldean izan du finala, eta berriro ere bosgarren postu onena lortu du, denbora pixka bat murriztuz. Bihar goizean, 50 metro bizkar estiloko probaren sailkapen proba izango du. Bere hirugarren proba izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!