Nahia Garrido bizkar estiloko 200 metroko finalean sartu da

Ataria 2023ko irailaren 6a

Munduko Junior Txapelketan lehiatzen ari da Tolosaldea IKT taldeko igerilaria, eta sailkapenean bosgarren marka onena egin du.

Gaur goizean jokatu dira sailkapen probak, eta Nahia Garridok 2.13,89ko denbora egin du, bere sailkapen probako denbora onena eginez. Guztira bost sailkapen proba egin dira, eta Garridok parte hartzaile guztien artean bosgarren denbora onena egin du, beste igerilari batekin berdinduta. Gaur arratsaldean, 17:15ak aldera, izango da finala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!