Gaur, irailak 7, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko ira. 7a, 05:59

Zizurkil Elbarrenako festen bigarren eguna izango da gaurkoa, eta gaur hasiko dira Alkizako eta Lizartzako festak. Bestetik, Usabal Kiroldegiko langileek deituta, manifestazioa egingo dute Tolosan. Erakusketak ere izango dira; hain justu, Topic-ekoak bisitatzeko azken astea da.

Osteguna, irailak 7

 

11:00

Zizurkilgo jaiak

Elbarrena, Zizurkil

11:00. Haurrentzako jolasak, Irrika taldearen eskutik. 13:30. Jubilatuen jolasak, Elizpe jubilatuen elkartearen eskutik. 14:30. Jubilatuen bazkaria. Ondoren. Jubilatuen dantzaldia. 17:30. Herri kirol erakustaldi eta ikastaroa, Araxes taldearen eskutik, Aurrera plazan. Ondoren. Buruhandiak. 19:30. VII. Patata tortilla lehiaketa. 20:45. Tortilla patata lehiaketako sari banaketa. Lehiaketan egindako tortillak jateko, mahaiak eta aulkiak egongo dira plazan. 22:30. Bertso saioa elizan: Aner Peritz, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Unai Mendizabal. Gai jartzailea: Amaia Agirre.


16:00

Alkizako jaiak

Alkiza

16:00. Haurrentzako jokoak. 19:30. Txupinazoa, oiloaren jaitsiera eta buruhandiak. 21:00. Herri afaria, Ostatu jatetxean. Ondoren. Elustondo anai-arrebekin erromeria.


17:00

Bilera

Udaletxeko beheko aretoa, Ikaztegieta

Ikasturteko Tipi-Tapa ekimenaren bilera.


17:00

Odol ematea

J.A. Muñagorri eskola, Berastegi

Hitzordua hartzeko ostegun goizean bertan deitu behar da: 943 00 78 84.


18:00

Furgobaratza

Baratze parkea, Amasa-Villabona

Haziak eta hazitegiak. Baratzean dauden barazkietatik haziak nola lortu eta ondoren hazitegian nola zaindu irakatsiko da.


19:00

Manifestazioa

Trianguloa plaza, Tolosa

Usabalgo langileek deitutako manifestazioa euren lan baldintza bermatzeko eskatzeko.


19:30

Lizartzako festak

Lizartza

19:30. Kalejira Isk&Bila txarangarekin, ermitatik abiatuta. 20:00. Txupinazoa. 20:05. Haur danborrada. 20:30. Patata tortilla erraldoia.

 

 

Erakusketa. 'La tartana'

Topic, Tolosa

Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.

 

10:00

13:30

Biblioporrak

Tolosako haur liburutegia, Tolosa

Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte. 

 

 

Erakusketa. 'Txotxongilo iberiarra'

Topic. Anbigu aretoa, Tolosa

Tolosako txotxongilo museoari oso modu berezian lotuta egon diren eta dauden konpainien kartel eta txotxongiloez osatutako bilduma bat da. Besteak beste, Titiriteros de Binéfar, La Fanfarra, Jordi Bertran, La Tía Norica, Txotxongillo taldea, Búho Maravillas, Retablo de figurillas, Anita Maravillas, Bihar Txotxongilo Antzerkia, L`Estaquirot, Teatro de Marionetas de Oporto eta Bonecos de Santo Aleixo konpainien lanak ikusgai izango dira.

 

 

Erakusketa. 'Mugarik gabe zizelkatzen'

Aranburu jauregia, Tolosa

'Mugarik gabe zizelkatzen. Grenzeloos Beeldhouuwen'. 50 eskultore herbeheretar eta euskaldun baino gehiago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!