Ataria, zugandik beti gertu

Ataria 2023ko irailaren 4a

Tolosaldea mendiz inguratua dago eta mendi zaletasun handia ere badago, badugu. Lagunekin tontorrera igo (azken harrian eskutik heldu eta elkar lagunduz), arnasa hartu eta argazkia ateratzeak ematen duen plazera parekatzea zaila dela pentsatzen dugu. Asmo berean, uda ondorengo aldapa hau ere elkarrekin igo nahi dugu, guztia komunitatean eginda errazagoa baita. Guk lanean jarraituko dugu eta zuk jarraitu kontsumitzen, baina ez ahaztu babestea ere beharrezkoa dela. Egin Atarikide!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!