Jaka eta Altuna nor baino nor Donostia Hiria Torneoko finalean

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 31

Jaka eta Altuna aurten jokatutako San fermin torneoko finalean.

Amezketarrak Rezusta atzean duela, eta Jakak Mariezkurrenarekin, Donostia Hiria Torneoko finala jokatuko dute bihar, Atano III.a pilotalekuan.

Eskualdeko derbia jokatuko da bihar Atano III.a pilotalekuan, Donostia Hiria Torneoko finalean. Altuna-Rezusta bikoak, pasaden asteazkenean Elordi-Zabaleta bikoteari 22-15 irabazita lortu zuen finalerako txartela, eta Jaka-Mariezkurrenak berriz, Peña-Imaz bikoari 22-16 nagusituta lortu zuten finalerako bigarren txartela atzo gauean jokatu zen partidan.

Finala; bihar jokatuko da 21:15etatik aurrera, eta sarrerak erosteko aukera jada zabalik dago, entradasfronton web orrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!