Bihar izango da Arratille mendi txangorako izena emateko azken eguna

Ataria 2023ko abuztuaren 30a

Izena emateko; federatuta egotea derrigorrezkoa izango da, eta 44 euroko prezioa izango du. Informazio gehiago lortu eta izena emateko 3 aukera egongo dira:  alpinouzturre.eus web orrian, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.  

Alpino Uzturre elkarteak, Bramatueroko gailurrik garaiena den Arratille mendira antolatu du bidaia Irailaren 2tik 3ra, eta izena emateko azken eguna bihar izango da.

Irailak 02 (larunbata):

Goizeko 09:30ean Alpino Uzturre elkartean elkartuko dira. Mendi txangoa Baños de Panticosan (1.630 m.) hasiko da. Arnales ibonera (2.292 m.) igoko dira, eta jarraian Ibones de Bachimaña (2.189 m.) aterpera iritsiko dira eta bertan hartuko dute ostatu pentsio erdian.

Irailak 03 (igandea):

Aterpetik Arratille (2.898 m.) mendiruntz joko dute. Bachimaña Alto (2.207 m.) enbaltsetik, Bramatuero Bajo (2.301 m.) enbaltsetik, Bramatuero Alto (2.522 m.) enbaltsetik eta Letrero ibonetik (2.546 m.) igaroko dira. Azken aldapa igotzeko hiru aukera daude. Pareta errez batetik (I) egingo dute. Harriak erortzeko arriskua dagoenez, kontu handiz ibiliko beharko dute. Goiko koxka (I) trepatzeko eskuak erabili beharko dituzte gailurra zapaltzeko eta bertan ikuspegiaz gozatzeko. Amaitzeko; jaitsiera bide berberetik egin beharko dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!