Tolosaldea traineruak urteko zitarik garrantzitsuena izango du gaur, Donostian

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 30a

Argazkia: Aitor Arrizabalaga / Eusko Label Liga

Kontxako Banderaren sailkapen estropadan lehiatuko da arratsaldean eskualdeko trainerua, eta zazpi denbora onenen artean egin beharko du Kontxako Bandera lehiatzeko txartela lortzeko.

18 traineruk hartuko dute parte aurten, arratsaldean jokatuko den Kontxako Banderaren sailkapen estropadan. bederatzi ontziko bi taldetan lehiatuko dira, erlojuaren kontra, eta zazpi denbora onenak egiten dituzten ontziek lortuko dute Kontxako Bandera lehiatzeko txartela.

Erlojupeko sailkapen proba 18:00etan hasiko da, eta emakumeek, ziaboga bakarreko 1,5 milia egin beharko dituzte. Tolosaldeak A multzoan lehiatuko du Euskotren Ligako traineruekin batera, eta ondo bidean, ez lukete Kontxako Banderan lehiatzeko txartela lortzeko arazorik izan beharko.

Emakumezkoen sailkapen probetan izango diren taldeak:

A multzoa

  • Cabo
  • Chapela
  • Donostia Arraun Lagunak
  • Hondarribia
  • Hibaika
  • Kaiku
  • Orio
  • Tiran
  • Tolosaldea
  • Zumaia

B multzoa

  • Cesantes
  • Perillo
  • Deustu
  • Hernani
  • Mugardos
  • Ondarroa
  • Astillero
  • Zarautz

Tolosaldeko traineruaren ontziratze zerrenda gaurko sailkatze estropadarako:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!