Vacas eta Villalobos lehen bi postuetan izan ziren Aubisquen

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 30a

Vacas eta Villalobos Aubisqueko proban

Irristaka taldeko Aitor Vacas eta Ximon Villalobosek, lehen bi postuetan amaitu zuten Aubisque igoerako proba patinetako modalitatean.

Pasaden asteburuan, Irristaka taldeko kideak, Frantzian izan ziren Aubisqueko igoera burutzeko patinen modalitatean. Col d 'Aubisque, Frantziako Tourrean igotzen duten mendate mitikoetako bat da; Laruns herritik 18,7 km eta 1.204 metroko desnibel positiboko igoera du. Vacas eta Villalobosek lehen bi postuetan amaitzea lortu zuten patinen modalitateko proba, ordu eta erdi azpitik, eta datorren urtean, proba «errepikatzeko» gogoekin geratu direla aipatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!