Peña II, Jaka eta Altuna III.a, San Mateo torneoan

Ataria 2023ko abuztuaren 28a

Gaur eguerdian aurkeztu dute San Mateo 2023 Torneoa Logroñoko Caja Rioja Fundazioan. Argazkia: Baiko.

Irailaren 15etik 24ra jokatuko da Logroñoko Adarraga pilotalekuan; hilaren 15ean, Jaka-Albisu eta Alordi-Rezustaren arteko partidarekin emango zaio hasiera torneoari.

Baiko eta Aspeko 12 pilotarik hartuko dute parte eta hiruna bikoteko bi taldetan egongo dira banatuta, finalerako bidean.

A TALDEA B TALDEA
Elordi - Rezusta Altuna III - Martija
Peña II - Mariezkurrena II Larrazabal - Imaz
Jaka - Albisu Zabala - Zabaleta

Torneoa irailaren 15ean hasiko da finalerdietako ligako lehenengo partidarekin, eta zortzi jaialdi hartuko ditu guztira. Lehen partida Jaka-Albisu eta Elordi-Rezustaren artekoa izango da. Irailaren 23an, San Mateo erronka egingo da, eta hiru partida jokatuko dira, bat modalitate bakoitzeko: lau eta erdian, binaka eta buruz Buru. San Mateo Torneoko finala irailaren 24an jokatuko da, Logroñoko Adarraga pilotalekuan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!