Artola eta Peña II.a Bizkaia Torneoko txapeldun

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 23a

Anboto eta Sollube taldeak, Bizkaia Torneoko podiumean.

Peña II.ak 18-15 irabazi du Salaberriaren aurka lau eta erdian, eta Iñaki Artolak 22-21 menderatu ditu Albisurekin batera Altuna III.a eta Martija.

Atzo arratsaldean, Bizkaia Torneoko finala jokatu zen, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, Anboto eta Sollube taldeen artean. Anboto taldea: Peña II.ak, Artola-Albisu bikoak eta Alberdi II.ak osatu zuten, eta Sollube taldea berriz: Salaberria, Altuna-Martija bikoak eta Elezkanok. Finala, Anboto taldeak irabaztea lortu zuen; lau eta erdian Peñak, eta binaka Artola-Albisu bikoak eskuratutako puntuei esker.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!