Iristear dira Zelatungo erromeriak

Ataria 2023ko abuztuaren 22a

Iraileko igande guztietan izango da erromeria Hernioren magalean; abuztuaren 29an, San Juan Txiki eguna ospatuko dute.

Trikiti eta pandero hotsak entzuteko aukera izango da iraileko igande guztietan, Zelatunen. Dagoeneko, prest dituzte nortzuk arituko diren trikiti eta panderoak astintzen. Abuztuaren 29an, ohiturari eutsiz, San Juan Txiki eguna ospatuko dute, Lidia eta Itzederrekin.

Egitaraua

  • Abuztuak 29, San Juan Txiki eguna
    • Lidia eta Itzeder
  • Irailak 3
    • Jone Uria eta Julene Otegi
  • Irailak 10
    • Aitziber Arruabarrena eta Aritz Erasun
  • Irailak 17
    • Oier Baltzola eta Andoni Larrañaga
  • Irailak 24
    • Izer eta Alabier

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!