Amaiera bikaina eman dio Tolosaldea traineruak Euskotren Ligari

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 20a

Argazkia: Tolosaldeko Arraun Kluba

Zarauzko ikurrinaren bigarren jardunaldian, hirugarren egin dute, estropadan azkarrena izan den Donostiarrarengandik bederatzi segundora.

Euskotren Ligako hamalaugarren eta azken jardunaldia jokatu da gaur, Zarauzko uretan, eta Tolosaldeak, amaiera bikaina eman dio ligari. XV. Zarauzko Ikurrinaren sailkapen nagusian laugarren amaitu arren; gaurko estropadan hirugarren postuan amaitzea lortu dute (10.55,06) Ramon Erostarberen neskek. Lehen luzeko ziabogara azken postuan iritsi diren arren, eskualdeko taldeak, 4.kaletik poparean asmatu egin du, eta bigarren luze bikaina burututa, Orioren aurretik amaitzea lortu dute.

Tolosaldea traineruak; Euskotren Ligako laugarren postuan amaitu du denboraldia historian lehen aldiz, eta Donostia Arraun Lagunakek irabazi du liga. Hurrengo erronka; abuztuaren 30ean jokatuko den Kontxako sailkatze estropada izango da Tolosaldeko Arraun klubarentzat, eta indarrez eta animoz beterik iritsiko dira urteko zitarik garrantzitsuenera.

LIGAKO SAILKAPENA

  1. Donostia Arraun Lagunak   95p

  2. Orio                                         86p

  3. Donostiarra                           79p

  4. TOLOSALDEA                  71p

  5. Hondarribia                         54p

  6. Hibaika                                 39p

  7. Cabo                                      27p

  8. Tiran                                      16p

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!