Laugarren postua lortu du Tolosaldea traineruak Zarauzko lehen jardunaldian

Endika Apalategi Labayen 2023ko abu. 19a, 20:30

Argazkia: Aitor Arrizabalaga / Eusko Label Liga

Zarauzko ikurrinaren lehen jardunaldian, laugarren egin dute. Bihar, Euskotren Ligako azken jardunaldia jokatuko da, eta ohorezko txandan lehiatuko da eskualdeko trainerua.

Euskotren Ligako hamahirugarren jardunaldia jokatu da gaur, Zarauzko uretan. Urteko estropada gehienetan bezala, Tolosaldea trainerua ohorezko txandan aritu da, eta gauzak nahi bezala ez irten arren, lau onenen artean egitea lortu dute (11.39,68). Donostia Arraun Lagunak nagusitu da gaurko estropadan (11.07,22), eta liga irabaztetik pauso bakarrera da.

LIGAKO SAILKAPENA

  1. Donostia Arraun Lagunak   88p

  2. Orio                                         81p

  3. Donostiarra                           71p

  4. TOLOSALDEA                  65p

  5. Hondarribia                         50p

  6. Hibaika                                 36p

  7. Cabo                                      25p

  8. Tiran                                      15p

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!