Tolosatik Apattara igotzeko errepidea itxiko dute abuztuaren 21etik 23ra, gauez

Ataria 2023ko abuztuaren 18a

Errepide mozketak hiru gauetan egingo dira, 22:00etatik 06:00etara. Leaburura eta Gaztelura iristeko, Ibarratik edota Belauntzatik joan beharko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, GI 2130 errepidean, Tolosatik Apattara bidean dagoen Zumain tunelean, barruko eta kanpoko argien ordezkapen lanak egingo ditu. Lanak gauez egitea aurreikusi dute, 22:00etatik 06:00etara. 

Beraz, GI 2130 errepidea erabat itxiko da lan horiek egiteko, gaueko ordutegian, eta Leaburura eta Gaztelura iristeko Ibarratik edo Belauntzatik barrena joan beharko da. Jakinarazi dutenez, obrak eta dagozkien desbideraketak behar bezala seinaleztatuta egongo dira. Behar izanez gero, larrialdietako zerbitzuei bidea irekiko zaiela ere esan dute. 

Lanak abuztuaren 21etik 22ra doan gauean hasiko dituzte eta abuztuaren 23tik 24ra doan gauean amaituko dituzte. Errepideak ez du afekziorik izango asteburuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!