Tolosaldea trainerua laugarren izan da astebukeran jokatutako estropadetan

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 14a

Tolosaldea traineruko arraunlariak, Moañako estropadan. AITOR ARRIZABALAGA / EUSKO LABEL LIGA

Moaña eta Boiron jokatu diren estropadetan laugarren egin dute. Liga amaitzeko bi jardunaldi falta direla, ligako laugarren postua matematikoki ziurtatu du eskualdeko taldeak.

Euskotren Ligako hamaika eta hamabigarren jardunaldiak jokatu dira asteburuan. Larunbateko estropadan, ez ziren nahi bezala atera gauzak eskualdeko traineruarentzat, izan ere, ohorezko txandan banderaren lehian ibili ziren traineruenagandik, urruti ibili ziren Ramon Erostarberen neskak. Hala ere, Tolosaldeak sufritzeko gaitasuna erakutsi, eta laugarren izatea lortu zuen (11.18,92) Hondarribiaren aurretik.

Igandean, Boiroko uretan jokatutako estropadan ere, laugarren izan zen Tolosaldea trainerua (10.36,94). Oraingoan ordea, eskualdeko taldeak, bandera irabaztea lortu zuen Donostiarrarengandik hamabi segundora amaitzea lortu zuen. Asteburuan lortutako emaitzekin, matematikoki ligako sailkapen nagusiko laugarren postua bereganatzea lortu du Tolosaldeak.

LIGAKO SAILKAPENA

  1. Donostia Arraun Lagunak   80p

  2. Orio                                         74p

  3. Donostiarra                           65p

  4. TOLOSALDEA                  60p

  5. Hondarribia                         46p

  6. Hibaika                                 33p

  7. Cabo                                      23p

  8. Tiran                                      14p

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!