Larrarte, Caminos eta Serranoren emaitzak munduko txapelketan

Ataria 2023ko abuztuaren 11

Eskoziako Glasgow hiriburuan Munduko Txirrindularitza Txapelketak jokatzen ari dira. Igandean amaituko dira. Tolosaldeko hiru ordezkari izan dira bertan, modalitate desberdinetan parte hartuz.

Irene Caminosek finala zuen helburu trial modalitatean. Final aurrekoan 20 parte hartzaile zeuden, eta seik bakarrik lortzen zuten finalerako txartela. Atzo jokatu zen finalerdia eta tolosarrak 12. postuan amaitu zuen.

Eukene Larrartek pistan lehiatu du, bi probetan parte hartuz. Scratch modalitatean 22. amaitu zuen tolosarrak, eta Omnium proban 16.

Eskualdeko hirugarren ordezkaria Ayala Serrano larrauldarra izan da. Junior mailako errepide proban parte hartu zuen eta ez zuen lasterketa amaitzerik izan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!