Gorka Sorarrain eta Unai Iribar Volta Portugalen lehiatuko dira

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 9a

Gaur hasi eta abuztuaren 20arte, Volta a Portugal lehiatuko dute Gorka Sorarrain eta Unai Iribar, eskualdeko txirrindulariek.

Gorka Sorarrain tolosarrak, Caja Rura-Seguros RGA taldearekin debutatuko du kontinental mailan, eta Unai Iribar ibartarrak, berriz, Euskaltel-Euskadi taldearekin arituko da lehian. Denera, 18 taldek parte hartuko dute, eta Mauricio Moreira uruguaitarra da proba irabazteko hautagai nagusia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!