Gipuzkoako txirrindularitza denboraldia, berriro martxan

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 8a

2021. urteko Aiztondo Klasikako irudia.

Gipuzkoako Txirrindularitza federazioak, atzo ateratako prentsa ohar baten bitartez adierazi du, Gipuzkoako txirrindularitza denboraldiak aurrera jarraituko duela, eta irailaren 24 arteko probak «normaltasun» osoz egingo direla.

Santi Osoro, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioko lehendakariak adierazi duenez, «Gipuzkoako ziklismoak erakutsi duen jarreraren aurrean, eta gaiak hedabideetan izan duen eraginagatik, lortu dugu kirol arduradun eta politikariek egin beharreko lanak egin eta egutegia osatzeko gelditzen ziren lasterketetarako onespena jasotzea». Honenbestez, denboraldia amaitzeko geratzen ziren 14 lasterketak, «normaltasunez» egiteko moduan izango dira.

Etorkizunera begira; «Aurten izan ditugun arazoei irtenbide bat emateko helburuarekin, datorren irailean mahi batean elkartuko gara Eusko Jaurlaritza, diputazioak, antolatzaileak, ertzainak eta federazioak. Datorren denboraldia hasterako, arazo guztiei konponbidea emateko denen artean» adierazi du Osorok.

Gipuzkoako Txirrindularitza federazioak atzo ateratako oharrean, egoera iraultzeko lana egin duten guztiei eskerrak helarazi nahi izan die.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!