Tolosaldeak hirugarren postu on bat lortu du Lekeitioko estropadan

Ataria 2023ko abuztuaren 6a

Argazkia: Aitor Arrizabalaga / Eusko Label Liga

Donostia Arraun Lagunakek irabazi du bandera, atzo egin bezala. Sailkapen nagusian Oriok baina sei puntu gehiago dituzte donostiarrek.

Donostia Arraun Lagunakek irabazi du Lekeitioko estropada. Hasieratik hartu dute estropada burua eta helmugara arte eustea lortu dute, 11:46eko denbora lortuz. Orio Orialki izan da bigarren 10 segundotara helmugaratuta. Tolosaldeak hirugarren postuan amaitu du 14 segundotara.

Lugañenekoek asteburuko bigarren garaipena eskuratu dute, nahiz eta kosta zaien Orio Orialki eta Tolosaldea atzean uztea. Lehen luze berdintsu baten ondoren, bigarren luzean lortu dute aldea handitzea Andrea Astudillok gidatutako traineruak.

Horrela, Euskotren Ligako sailkapenaren lehen postuan da Donostia Arraun Lagunak 66 punturekin, Orio Orialkik baino 6 puntu gehiago (60). Hirugarren postuan da Nortindal Donostiarra 51 punturekin eta laugarren postuan, berriz, Tolosaldea 50 punturekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!