Tolosaldea laugarren Hondarribiko uretan

Ataria 2023ko abuztuaren 6a

Argazkia: Aitor Arrizabalaga / Eusko Label Liga

Donostia Arraun Lagunak nagusitu da Hondarribiko estropadan (10:48) eta sailkapen nagusiko tartea 5 puntuetaraino zabaldu dute Lugañenekoek. Nortindal Donostiarra bigarren postuan helmugaratu da 2 segundora, Orio Orialki 7 segundora helduta, hirugarren izan da eta laugarren, 17 segundora, berriz, Tolosaldea, lehenengo txandako Hondarribiari ehunenekoengatik gailenduta.

Gauzak horrela, Euskotren Ligako sailkapen nagusian Donostia Arraun Lagunakek (58) 5 puntuko abantaila du Orio Orialkirekiko (53). Hirugarren mantentzen da Nortindal Donostiarra 46 punturekin eta Tolosaldea Arraun Kluba laugarren postuan da 44 punturekin.  

Gaur, eguerdian, Lekeitioko uretan lehiatuko dira Euskotren Ligako traineruak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!