Mateos eta Goenaga podiumean izan ziren III. Donostiako Balleneros proban

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 3a

Ioseba Mateos eta Asier Goenaga, Balleneros probako podiumean.

Pasaden igandean, Donostiako badian, eskualdeko bi igerilari podiumean izan ziren III. Donostiako Balleneros proban. Asier Goenaga tolosarra bigarren izan zen, eta Ioseba Mateos ibartarra hirugarren.

5.000 metroko distantzian parte hartu zuten Ordizia K.E igeri egiten duten eskualdeko igerilariek. Printzipioz, 4.000 metroko distantzian egin behar zuten igeri parte hartzaileek; Ondarreta-Zurriola banatzen dituen distantzian. Itsasoaren egoerak ordea, distantzia aldatzera behartu zituen antolatzaileak azken momentuan, eta Donostiako badia barruan egin zen proba. Eskualdeko bi igerilariek; indartsuenen pare zeudela erakutsi zuten, eta Bartzelonako Antonio Remesar igerilariak lortu zuen soilik, Goenaga eta Mateos menperatzea.

  • Donostiako Balleneros Proba (Gizonak)
  1. Antonio Remesar/ 0:56:59/ Bartzelona
  2. Asier Goenaga/ 1:03:46/ Tolosa
  3. Ioseba Mateos/ 1:05:07/ Ibarra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!