Martin Ugalde Ipuin Lehiaketan parte hartzeko aukera urriaren 6an amaituko da

Ataria 2023ko abu. 1a, 17:00

Iazko sari banaketa ekitaldia

Aduna, Asteasu, Amasa-Villabona, Larraul eta Zizurkilgo 10-17 urte bitarteko haur eta gazteek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Andoain eta Urnietara ere zabalik dago deialdia.

Andoaingo Udalak ipuin lehiaketaren XXVII. edizioa antolatu du. Lanak aurkezteko epea zabalik dago, eta horrela egongo da urriaren 6ra bitarte. Ekimenaren helburuetako bat, Martin Ugalderen figura gazteen artean ezagutaraztea dela azaldu dute udaletik: «Martin Ugalde andoaindarra bazen ere, bere lanak herriko mugak azkar gainditu zituen eta berak egindako lanak euskalgintza osoan izan du eragin handia. Askorentzat euskal ipuingintza modernoaren aitzindaria izan zen». 

Deialdiaren oinarriak:

  • Gazte eta gaztetxoen artean idazteko zaletasuna bultzatzea.
  • Partaideak Andoain, Aduna, Asteasu, Amasa-Villabona, Larraul, Urnieta eta Zizurkilgo gazteak izango dira.
  • Ipuin lehiaketara 10 urtetik 17 urtera bitarteko edozein neska-mutilek aurkez dezake bere ipuina.
  • Lanak egile bakarra izan behar du.
  • Partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez dezake.
  • Lanek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Baldintza hau ez betetzeak, zigorra ekar lezake: saria bueltatzea eta hurrengo deialdietan lehiaketa honetara aurkeztu ezin izatea.
  • Lehiaketa lau mailatan banatuko da, eta mailaren urteak kalkulatzerakoan jaiotze urtea hartuko da kontuan:
    A maila : 10 - 11  urtekoena (2013 eta 2012 urteetan jaiotakoak).
    B maila : 12 - 13 urtekoena (2011 eta 2010 urteetan jaiotakoak).
    C maila : 14 - 15 urtekoena (2009 eta 2008 urteetan jaiotakoak).
    D maila : 16 - 17 urtekoena (2007 eta 2006 urteetan jaiotakoak).
  • Gaia librea izango da, eta hizkuntza euskara izango da. 
  • A. mailako lanek gutxienez 2.000 eta gehienez 6.000 karaktere izango dituzte eta B, C eta D mailako lanek, gutxienez 6.000 eta gehienez 16.000 karaktere izango dituzte. Kasu guztietan DINA-4 neurrian aurkeztuko dira ordenagailuz idatzita. Lerroartekoa bikoitza izango da, justifikatua eta letraren tamaina Arial 12koa.
  • Lanen aurkezpena: urriaren 6an.
  • Lan originala, paperean, Andoaingo Bastero Kulturguneko harreran entregatu ahal izango da.
  • Posta elektronikoaren bidez  ipuinak, ipuinak.martinugalde@andoain.eus helbidera bidaliko dira.
  • Lanekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztuko da. Gutun-azalaren barnealdean lanaren egilearen izen-deiturak, jaiotze data, helbidea, telefonoa eta adina jarriko dira. Baita ikasten duen ikastetxearen izena. Gutun-azalaren kanpoaldean, berriz, lanaren izenburu berbera eta egilearen jaiotze urtea  soil-soilik.
  • Informazio bera eman beharko da posta elektronikoaren bidez bidalitako lanetan.
  • Era berean, derrigorrezkoa izango da, lanarekin batera hirugarren oinarria betetzen dela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena aurkeztea. Hau da, ipuina argitaratu gabekoa dela eta beste lehiaketa edo sariketa batzuetan inolako saririk jaso ez duela egiaztatzen duen aitorpena. Zinpeko aitorpen hori gutun azalaren barruan sartuko da esandako datu pertsonalekin batera.
  • Sariak honakoak izango dira maila bakoitzerako:
    A maila
    1. saria
    100 euroko bonoa + ipuin liburua

          2. saria 
          70 euroko bonoa + ipuin liburua  

         B maila
          1. saria   
          110 euroko bonoa + ipuin liburua 
         2. saria
         80 euroko bonoa + ipuin liburua 

         C maila
         1. saria      
        EIEaren Saria (*) + ipuin liburua + 250€-ko bonoa
        2. saria     
        EIEaren Saria (*) + ipuin liburua + 150€-ko bonoa

        D maila 
         1. saria
        EIEaren Saria (*) + ipuin liburua + 300€-ko bonoa
        2. saria
        EIEaren Saria (*) + ipuin liburua + 200€-ko bonoa

       (*) EIE - Euskal Idazleen Elkartea

  • Epaimahai aditu batek erabakiko du lan sarituak zeintzuk diren. Andoaingo Udalak bere ordezkaria izango du epaimahaian, eta idazkaria ere izendatuko du.
  • Sariak eman gabe utz daitezke aurkeztutako lanek epaimahaiaren iritziz behar adinako kalitaterik ez badute.
  • Lan sarituak udalaren esku geldituko dira, eta egoki iritziz gero argitaratu egingo ditu, baina ez da horregatik jabetza eskubiderik izango. Horretarako, saritutako lanak formatu digitalean entregatu beharko dira saria jasotzen den egunean USB batean edo, bestela, emailez ere bidali daitezke  ipuinak.
  • Sarituak izan ez diren lanak azaroaren 13an eta 14an jaso ahal izango dira. Jasotzen ez diren lanak puskatu eta bota egingo dira.
  • Sari banaketa azaroan egingo da, aldez aurretik adieraziko den egunean eta orduan. Sarituei telefonoz jakinaraziko zaie sari banaketa noiz eta non egingo den.
  • Baldintza hauetan zalantzarik balego, hautaketa egiten duen epaimahaiaren iritzia izango da nagusi, horren erabakia apelaezina izango delarik.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak, baldintza hauek goitik behera onartzen direla adierazten du.
                                                                                        

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!