Donostia Hiria Torneoa 2023 aurkeztu dute, eskualdeko pilotariekin

Ataria 2023ko abuztuaren 1a

Jakak, Peña II.ak eta Altuna III.ak parte hartuko dute. Lizartzarrak Mariezkurrena izango du atzean; tolosarrak Aranguren eta amezketarrak Rezusta.

Abuztuaren 29an hasiko da Donostia Hiria Torneoa. Bi finalerdirekin hasiko da txapelketa, bigarrena 30ean jokatuko delarik. Finala irailaren 1erako iragarri dute. 

Sarrerak erosteko aukera jada zabalik dago, entradasfronton web orrian.

Lau bikote

Lehen finalerdia Elordi-Zabaletak eta Altuna III-Rezustak jokatuko dute Atano III.a pilotalekuan. Irabazleak finalerako txartela lortuko du. Aurkaria abuztuaren 30ean jakingo dute, egun horretan jokatuko baita bigarren finalerdia. Jaka-Mariezkurrenak Peña II-Aranguren izango dituzte aurkari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!