Tolosaldea bosgarren izan da Ikurriña Hospital San Juan de Dios Santurtzi estropadan

Endika Apalategi Labayen 2023ko uztailaren 30a

Tolosaldea traineruko arraunlariak, Getxoko estropadan. AITOR ARRIZABALAGA / EUSKO LABEL LIGA

Tolosaldeko Arraun Kluba taldeko trainerua banderaren lehiatik urruti izan da. Donostiarra izan da azkarrena, eta sailkapen nagusian laugarren postura jaitsi da eskualdeko taldea.

Santurtziko uretan jokatu da Euskotren Ligako zortzigarren jardunaldia, Ikurriña Hospital San Juan de Dios Santurtzi bandera. Tolosaldea traineruarekin, sailkapen nagusiko hirugarren postua lehiatzen ari den Donostiarrak, lortu du garaipena, eta eskualdeko taldearekin berdintzea lortu du sailkapen nagusian.

Tolosaldeak, ohorezko txandan ez du bere egunik onena izan, eta lehen txandako azkarrena izan den Hondarribiarengandik hiru segundora geratu da. Laugarren kaletik lan egitea suertatu zaio gaurkoan Tolosaldea traineruari, eta lehen momentutik, bandera irabazteko lehian ibili diren traineruetatik urrun ibili da. Helmugan, (13.12,50) denbora markatu dute, seigarren egin duen Hibaikari hemezortzi segundoko tartea aterata (13.30,50).

Santurtziko estropadako sailkapena:

  1. Donostiarra: 12.51,08
  2. Arraun Lagunak: 12.54,98
  3. Orio: 12.58,68
  4. Hondarribia: 13.09, 44
  5. Tolosaldea: 13.12,50
  6. Hibaika: 13.30,50
  7. Tiran: 13.45,28
  8. Cabo: 13.48,80

LIGAKO SAILKAPENA

  1. Donostia Arraun Lagunak   50p

  2. Orio                                         47p

  3. Donostiarra                           39p

  4. TOLOSALDEA                  39p

  5. Hondarribia                         31p

  6. Hibaika                                 21p

  7. Cabo                                      15p

  8. Tiran                                      9p

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!