Hirugarren postua lortu du Tolosaldea traineruak Getxon

Endika Apalategi Labayen 2023ko uztailaren 29a

Tolosaldea traineruko arraunlariak. AITOR ARRIZABALAGA / EUSKO LABEL LIGA

Getxon lortutako hirugarren postuarekin, Euskotren Ligako sailkapen nagusian hirugarren postua mantentzea lortu dute.

Getxoko Estropaden XV. Ikurriña jokatu da gaur Getxoko uretan. Tolosaldea trainerua, ohorezko txandan irten da beste behin, eta lan ona burutu dute Ramon Erostarberen neskek.

Orio Kanpina XI. Banderan, sailkapen nagusiko hirugarren postura igotzea lortu zuen Tolosaldea traineruak, eta postu hori mantentzeko helburuarekin ontziratu dira Tolosaldeko arraunlariak. Estropada, oso indartsu hasi du eta lehen ziabogara; bigarren postuan iritsi dira (6.25,47),Orioren atzetik. Bigarren luzean ordea, Tolosaldea traineruak gehiago sufritu du eta ezin izan du estropadako bigarren postua mantendu, izan ere, Donostia Arraun Lagunak-ek aurreratu bai die. Getxoko bandera hirugarren postuan amaitzea lortu du Tolosaldeak (11.41,80), laugarren izan den Donostiarrari (11.49,06) zortzi segundo aterata.

Biharko estropada; Santurtzin jokatuko da, eta sailkapen nagusiko hirugarren postuan mantentzen saiatzeaz gain, bandera irabazteko lehiatik hurbil ibiltzeko helburuarekin irtengo dira Tolosaldea traineruko arraunlariak.

LIGAKO SAILKAPENA

  1. Donostia Arraun Lagunak   43p

  2. Orio                                         41p

  3. TOLOSALDEA                  35p

  4. Donostiarra                          31p

  5. Hondarribia                         26p

  6. Hibaika                                 18p

  7. Cabo                                      14p

  8. Tiran                                      7p

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!