Ordiziako Klasika eskualdeko errepideetatik pasa da

Ataria 2023ko uztailaren 25a

Ikaztegieta, Alegia, Altzo, Amezketa eta Abaltzisketan barrena ibili dira txirrindulari profesionalak. Eskualdeko bi txirrindulari tropelean zeuden: Unai Iribar eta Gorka Sorarrain. Alkizarraren kasuan, Sorarraindarrek Abaltzisketako igoera aukeratu dute animoak emateko.

Marc Hirschi suitzarrak irabazi du Ordiziako Klasika. Ben Healy irlandarra izan da bigarrena eta Juan Ayuso espainiarra hirugarrena, Oier Lazkanoren aurretik. Azken bi hauek etapa eskura izan dute, baina azken metroetan erorikoa izan eta aukerarik gabe geratu dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!