Gehigarria: Ongizatea

Ongizatea helburu

Ataria 2023ko uztailaren 24a

Hainbat elementuren konbinazioak osatzen du ongizatea, eta pertsona bakoitzak bere koktel propioa osatzen du bide horretan. Ongizate fisikoan jarriko du arreta batek baino gehiagok, psikologikoan beste askok eta bada buru osasunean azpimarra jarriko duenik ere, edo hiruetan, horien konbinazioak berebiziko garrantzia baitu. Bakarka edo taldean, maskota batekin edo gabe... bakoitzak izango du bere formula, baina modu batera edo bestera profesionalek lagundu dezakete bide horretan eta horretarako aukera zabala dago eskualdean. Gehigarri hau da horren erakusle; hamaika profesional eta hamaika aukera baitaude ongizatera iristeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!