Deban jaio zen duela 67 urte Joxan Larrañaga. Ondoren, Donostian, denbora luzez egon zen. Apaiz bezala Tolosara 1986an iritsi zen. Sei urte bertan egin ondoren, 1992an, Amasa-Villabonara joan zen. Bertan 16 urte pasa zituen, azkenik, Oñatira amaitzeko bere ibilbidea.