Osteguna, uztailak 20
16:30
Harrera
Udaletxea, Tolosa16:30. Tolosaldean uda igarotzen ari diren 8 haur saharar errefuxiatuei harrera. Ondoren. Zumardi Handira joango dira, eta bertan arratsalde pasa egingo dute. Zumardiakoen bizikletekin ibiliko dira, merienda egingo dute eta eguraldi ona bada errekan bainatuko dira.
18:30
Gizonezkoen Santio Txapelketa
Amasa-VillabonaGizonezkoen Santio Txapelketa. XI. Anton Pebet Memoriala. Final Erdiak. Elola-Irazustabarrena vs. Murua-Uriondo. Azketa-Matxinandiarena vs. Arteaga II-Loza.
19:00
Erakusketa. 'La tartana'
Topic, TolosaTitereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Erakusketa. Ur Mara
Ur mara, AlkizaIñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta Jose Luis Longaronen erakusketa.
Zumardia. Piragua ikastaroa
TolosaZumardiak antolatutako piragua ikastaroa. Udan zehar hainbat talde osatuko dira. Arratsaldez, ekainaren 5etik 9ra; ekainaren 12tik 16ra eta ekainaren 19tik 23ra. Goizez, ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
Zumardia. Mendi bizikleta ikastaroa
TolosaZumardiak antolatutako mendi bizikleta ikastaroa. Uda osoan zehar hainbat talde antolatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
Zumardia. Natur kirol goiz pasa
TolosaZumardiak antolatutako natur kirol goiz pasa. Talde giroa sustatzea, jolas eta ariketa zuzenduen bidez kirol ezberdinak sendotzea da helburua. Piragua, orientazioa, trail mendia, slackline, bizikleta eta ginkana jorratuko dituzte. Udan zehar hainbat talde antolatuko dituzte: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era.
Zumardia. Paddle surf ikastaroa
TolosaZumardiak antolatutako paddle surf ikastaroa. Arratsaldez. Udan zehar hainbat talde osatuko dira: ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era.
Oporretan euskaraz udaleku irekiak
ZizurkilOporretan euskaraz udaleku irekiak. 2011-2019 urteen artean jaiotako umeentzat.
10:00
Biblioporrak
Tolosako haur liburutegia, TolosaBiblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiko 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte.
10:00
Uda 2023 ekintzak
Bidania-GoiatzUda 2023 ekintzak, Bidania-Goiazko Udalaren eskutik. 3-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
Erakusketa. 'Txotxongilo iberiarra'
Topic. Anbigu aretoa, TolosaTolosako txotxongilo museoari oso modu berezian lotuta egon diren eta dauden konpainien kartel eta txotxongiloez osatutako bilduma bat da. Besteak beste, Titiriteros de Binéfar, La Fanfarra, Jordi Bertran, La Tía Norica, Txotxongillo taldea, Búho Maravillas, Retablo de figurillas, Anita Maravillas, Bihar Txotxongilo Antzerkia, L`Estaquirot, Teatro de Marionetas de Oporto eta Bonecos de Santo Aleixo konpainien lanak ikusgai izango dira.
Ikastaroa
TolosaOinarrizko erlezaintza ikastaroa. Bizziz eta Balerdipeko erleak. Ikastaroan erlearen lanaren, erlezaintzarako material ezberdinen eta erleen oinarrizko maneiuaren inguruan ariko dira. 12 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa izango da. Uztailak 14 eta 21. Teoria. 17:00-19:00 artean. Tolosako Bizziz dendan. Uztailak 15 eta 22. Praktika. 15:30-19:30 artean. Bedaioko Balerdipeko erlategian. 90 euro.
09:00
Kz Gunea. Produktibitatea
Kz Gunea. Rondilla, 34, TolosaAurrez aurrekoa. 'Gmail. Post elektronikoa baino gehiago'. 4 ordu. Gaztelaniaz.